Etiquetas

domingo, 21 de diciembre de 2014

Ikaskuntza gurpilak

Aurtengo IKT irakasgaian egin beharrekoetako bat ikaskuntza gurpila deritzona izan da. Proiektu honetan ikasleok talde- lanean aritu gara. Gustiok oso lan ona eta aberatsa burutu dugu, irakasleak eskatutakoari kasu eginez. 

Nire taldeari 2 testu eta bi bideo lantzea egokitu zaio. Beraz, oso lan handia egin behar izan dugu. Ni oso pozik nago egindako lanarekin eta uste dut irakasleak egindako lana baloratuko duela eta merezi dugun nota jarriko digula. Besterik gabe guk egindako lana aurkeztuko dizuet.

1.    BIDEOA: “Tecnología de la educación”
Sintesia:
Zer gertatuko litzateke munduan existitzen diren ezagutza guztiak erabilgarri egongo balira baina modu ez eskuragarri batean? Hezkuntza sisteman teknologiak izan duen eraginari erreparatzen badiogu, ziurrenik eragina oso nabarmena izan dela pentsatuko dugu.

Bost hitz gako:

- Hezkuntzaren teknologia
- Alfabetatzea
-  Ikasteko nahia
- Motibazioa
- Ikasketa prozesua

Bi galderak:
1.    Etorkizunari begira, alfabetatze kontzeptua modu izugarrian hedatu beharra dago. Izan ere, hiru alfabetatze forma existitzen dira zeintzuk, bere osotasunean bateratu behar diren. Bateraketa honen ondorioz zer lortzen dugu? Zertan datza?
2.      Bakoitzak izan duen hezkuntza sistemaren inguruan hausnartu dezagun. Ikasteko nahia sorrarazi zizuten? Metodologiaz aldatuko zenuke? Aldatzekotan, zein izango litzateke?

Laburpena:

Proba sistema gaur egun duen espaziotik baina harago eramateko eginbeharrekoa, modu pasibotik  modu parte hartzaileago batera eramatea da, noizean behin norabaitera hurbiltzearekin bat horrek, ebaluatzen ari garen ikasleen kapazitateak hobeto ulertzera bideratuko gaituelako. Momentu honetan, ikasleek teknologia haiena dela sentituko dute.
Kostu, kanpoko faktoreen eta gizartearen teknologia interfazeen arteko konbinazioak, egoera batera eramaten gaitu, non, ikaslea erabateko egoera desberdinean hurbildu ahal garen.
Etorkizunari begira, alfabetatze kontzeptua modu izugarrian hedatu beharra dago. Izan ere, hiru alfabetatze forma existitzen dira zeintzuk, bere osotasunean bateratu behar diren: pantaila alfabetismoa, hizkuntza zinematikoaren eta interaktibitatearekin erlazioa duten pare-bat kontzeptu orekatu edota bateratu behar dira.

Hirugarren alfabetatze bat dago. Alfabetatze hori, hainbeste informaziotik nola sarean ibiltzean datza. Ikasketa birtualaren barnean interakzio birtuala aurki ditzakegu. Azken honek, hurrengo mailara mugitzeko ahalmena ematen dio ordenagailuak ikasleekin harrenean jar daitekeen bitartean.

Beraz ikasteko poztasuna nabarmentzen lortzen badugu,  hau da, bai ikasleei bai gizarte osoari ikasteko desioa sortzen bazaie ziklo berri bati hasiera ematen diogula esan dezakegu: ERREFORTSUZKO ZIKLO POSITIBOA. Ziklo horretan poztasunak eta ikasketek modu gehigarrian ikasteko nahia sortzen da norberaren izaeraren oinarrian.

Oso garrantzitsua da, oraingo umeek aldaketekin aurrera egiten ikastea, kapazak izan behar dira gauza batetik bestera pasatzeko; hau da, kapazak badira aldaketa egoera honetara ondo moldatzeko, orduan arrakasta lortu ahal izango dute.

Ikasleengan ikasteko grina berriro sustatzeko, gurasoekin, zientifiko teknologikoekin… lan egitea beharrezkoa da. Honen helburua, ikasleria motibatzen duen giroa sortzea; esate baterako pentsatzeko era desberdin bat sortuz.

2.            BIDEOA: “Enseñar y aprender en las aulas del siglo XXI”

Sintesia:

Zelakoa izan beharko litzateke irakaskuntza IKT-ak ezinbestekoak diren gizarte honetan? Irakasleak pentsaera irekia izanda eta pedagogia berritzaile bat (IKT-ekin bat datorrena) erabilita, behar ezberdinetara egokitzen den irakaskuntza- ikaskuntza prozesua lor daiteke.

Bost hitz gako:

  • Pentsaera irekia.
  • Gizarte aldaketa.
  • Teknologia.
  • Prestakuntza egokia.
  • Pedagogia 2.0.

Bi galdera:

  1. Zure ustez, gaur egungo gizartean irakasleek eta ikasleek IKT-en inguruan behar bezala jardun dezaten, ezaugarri (testuak zeazten ez duen ezaugarriak)  bereziren bat izan beharko lukete? Zein? Nola landu  edo garatu beharko litzateke?
  2. Zergatik dio testuaren egileak TIC-etatik TAC-etara pasatzea lortu beharko genukeela, azkenik TEP-etara igarotzeko?

Laburpena:

XXI.mendeko klaseak oso anitzak dira eta horren ondorioz irakasleek pentsaera irekia izan beharko lukete. IKT-ak ezinbestekoak diren mende honetan, hauek eta pedagogia mota desberdinak bateratzea ezinbestekoa litzateke klase bakoitzeko ezaugarrietara moldatzeko. Beraz, irakaslearen sormena erabiliz talde bakoitzarentzat bereziki prestatua dagoen hezkuntza sortzea lor daiteke. Horretarako, hainbat IKT- eta pedagogia-baliabide aurki ditzakegu :
  • Hasteko, gela mota ugari daude eta bakoitzak badu bere lan egiteko era. Adibidez: gela publikoan Blogger bezalako plataformak erabiliz eguneroko hausnarketak eta ikasketak portafolio moduko batean txertatzen dira; sareko geletan, berriz, identitate digitala sortzen laguntzen diete ikasleei eta horretarako, sare sozialak erabiltzen dira (Twitter, Facebook, HootCurse…)... Askoz gela mota gehiago daude, eta horrek, gaur egun dagoen aniztasuna frogatzen du.
  • Praktika Komunitateak ere oso baliabide interesgarria dira hezkuntzarako. Hauetan gai bati buruzko jakin-mina duten pertsona talde bat elkartu eta horri buruz ikertu, hitz egin, eta abar egiten dute. Honek kooperazioa bezalakoak lantzeko balio du, izan ere elkarren arteko konpromisoa eta xede komuna lortzea dute helburu.
  • Gaur egungo gizartea etengabe dago aldatzen eta beraz, ikasleak horretarako prestatu behar dira, hau da etorkizunean ikasten jarrai dezaten prestatu behar dira. Honi Life Long Learning deitzen zaio eta alfabetizazio anitzen bitartez lor daiteke.
  • E- Learning 2.0 plataformak erabiltzea ere komenigarria izango litzateke. Hauek nahiko irekiak, informalak eta pertsonalizatuak baitira, eta komunikazioa era parte-hartzea bultzatzen dute.
  • Umeen garapen maila kontuan hartu behar da eta hezkuntza egokia jaso dezaten haien hizkuntza gaitasunera hurbildu beharko litzateke irakaslea. Hau mailaka antolatuta dago eta  Bloom-em Taxonomia erabilita hezkuntza pertsonalizatuagoa eta norbanakora hurbilagoa lor daiteke.
  • Tpack: irakasteko hainbat forma aurki ditzakegu pedagogian, edukietan eta XXI. mendeko teknologietan zentratzen den arabera. Hala ere, egokiena funtsezko ikaskuntza da, ikaskuntza on baten teoria aplikatuta eta teknologiak horren barnean sartuz lortzen dena. Hau da, aipatutako hiru ezaugarriak proportzionalki batzen edo elkartzean datza.

Hau guztia lortzeko beharrezkoa da irakasleek hezkuntza egokia jasotzea eta horregatik unibertsitareari prestakuntza egokia ematea eskatzen zaio:
  • Alfabetizazio digitalari lagunduz.
  • Informazioaren, komunikazioaren eta kritikotasunaren gaitasunak garatuz.
  • Pentsamenduarekin zerikusia duten gaitasunak landuz.
  • Proiektuetan eta arazoetan oinarritutako metodologiak erabiliz.
  • 2.0 motatako zerbitzuak erabiliz.
  • Diziplinartekotasuna eta testuinguruaren araberako ikaskuntza sustatuz.

Azken batean, Pedagogia 2.0 sortzea da helburua, hau da pertsonalizazioa, parte-hartzea eta ekimena bateratzen dituen pedagogia mota sortzea. Beraz, autoreak beharrezkoa ikusten du TIC-etatik TAC-etara pasatzea, eta azkenik TEP-etara igarotzea. Horrela, garapen eremu handiagoa hartzen da, ahalduntze handiagoa izaten dute ikasleek eta interakziotik parte-hartzera pasatzea lortzen da.

1.    TESTUA: “De TIC a TAC, el difícil tránsito de una vocal”

Sintesia:

Aztertutako artikulu honek, ikerketa ezberdinetatik lortutako hainbat ebidentzien inguruan eztabaidatu eta argudiatzen du. Bertan, garrantzia hartzen du  hezkuntza sistemak izan ditzakeen zailtasunak. Izan ere, informazio eta komunikazio teknologiak (TIC), ikasketa eta ezagutza teknologiak (TAC) bihurtu nahi dituzte. Azkeneko prozesua zaildu egiten da ikasgelak betetzen dituzten ikasleek teknologia eran jaioak direlako, hau da, teknologiak erraztasunez erabiltzeko gai dira. Beraz, TIC-etatik TAC-etara pasatzeko ezinbestekoa da irakasleen oinarrizko formakuntza goitik behera eraldatzea.

Bost hitz gakoak:

-          Hezkuntza teknologia
-          Heziketa-aldaketa
-          Hezkuntzaren hobekuntza
-          Hezkuntza politika
-          Irakasleriaren formakuntza

Bi galdera:

·                     Zure ustez TIC-etatik TAC-etara pasatzea, prozesu ezinbestekoa da etorkizunari begira? Aurrerapauso bat da metodologiari dagokionez?
·                     Gaur egungo egoera eta daukagun pentsamendua ikusita, irakaslearia prestatuta ikusten duzu TAC-ak erabiltzen hasteko? Zergatik? Zer aldaketa egingo zenituzke?

Laburpena:

Gaur egun TIC-ak pil-pilean egondako gaia izan da, izan ere gobernuak hezkuntzan horiek bultzatzen saiatzen ari dira. TIC-etatik Tac-etara igarotzea da hain zuzen ere helburua, komunikazio eta informazio tresnak ikaskuntzarako prestatzea eta erabiltzea.

Hala ere, testuinguruak hau guztiz zailtzen du. Gizartearen (orokorrean) pentsamenduak dago. Honen arabera, irakasleak ezagutzen transmisoreak dira, dena jakin behar dute gero ikasleei irakatsi ahal izateko eta ikas-irakaste prozesua norabide bakarrekoa dela pentsatzen da, hau da ikasleak dira ikasten dutenak eta irakasleak berriz, irakasten dutenak. Baina, irakasleek ezin dute ikasi prozesuan zehar? Eta ikasleek? Hau ere kontuan hartzeko puntua da, izan ere gaur egungo ikasleak askotan irakasleak baino adituagoak dira teknologia berrietan, horietan murgilduta bizi baitira. Hau hezkuntzari buruz daukagun kontzepzio tradizionalak sortua izaten da.

Orokorrean, nahiz eta emaitzak oso ziurrak ez izan, (zabalegiak izateagatik, ikerketarik ez egoteagatik…), TIC-ek hezkuntzari onurak ekarri dizkiote hezkuntzari: ikasleen edukien barnerapenean laguntzen dute, ikaskuntzarekiko jarrera positiboagoa dute, parte-hartzeko gaitasunaren hobekuntza izaten dute, etab. Baina oraindik bide luzea dago TIC-en erabilera orokortzen denera arte, eta gainera, hurrengo pausorik garrantzitsuena gertatzeko (TIC-etatik TAC-etara pasatzea, hain zuzen ere) aldaketa sakona beharrezkoa da. Alde batetik, umeen parte hartzea eta autoria kotuan hartu beharko lirateke klasean, eta besteei ezagutza aportatu diezaiekeen ente moduan hartu beharko genituzke. Beste alde batetik, irakasleek IKT-ei buruzko formakuntza beharko lukete, hauek era egokian (eta ez ezagutzen transmisore huts moduan) erabil ditzaten eta azkenik, hezkuntza sistema berrikustea ere garrantzitsua izango litzateke, hori baita klasean gertatzen denaren oinarria edo ardatza.




HAUSNARKETA:

Guri burutzeko egokitu zaigun gaia orokorra, Eskola 2.0 praktika onak da. Gure taldea lau pertsonaz osatuta dago, Leire Zabala, Amets Zarraga, Iraitz Zarraga eta Xabier Zarraga, hain zuzen ere. Taldekideek ez dugu inolako arazorik izan lana banatzeko, egin beharrekoak guk geuk ezarritako epeen barruan egiteko, gainontzekoen iritziak kontuan hartzeko, … orduan. Izan ere, gure iritziz besteen iritzia edo pentsamendua kontuan izatea oso garrantzitsua da lana ahalik eta aberatsen geldi dadin eta guztion parte hartzea egoteko. Beraz, eta guzti hau esanda, esan beharrekoa da taldearen lana oso positiboki kalifikatzen dugula.

Bestalde, egokitu zitzaizkigun testuei begira, nahiko errepikakorrak iruditu zaizkigu, guztiek gaia perspektiba beretik jorratzen baitzuten. Gainera, PowerPoint-aren informazioa ateratzeko, zailtasunak izan ditugu ideiak edo argazkiak baino ez zirenez ateratzen ez gaude oso ziur autoreak esan nahi zuena ulertu dugun ala ez. Orokorrean, material interesgarria izan da irakurritakoa, baina gehiegi zela ere iruditu zaigu. Hala ere, testu horiek irakurrita, gai izan gara IKT-ek gizarteari eta beraz, eskolari eman diezazkiekeen etekinak. Kontuz ibili beharko ginateke horrekin eta trebakuntza handia jasoz apurka-apurka eskola testuinguruan txertatu. Horrela, ikasleak hezkuntzaren protagonista izateko aurrerapauso handia egingo genuke, IKTak irakaslearentzat eta orokorrean hitz eginda hezkuntza-sistemarentzat lagungarriak izan daitezkeelako arlo horretan.

Azkenik, Ikasketa Gurpila proiektuari dagokionez, nahiko interesgarria dela iruditu zaigu, baina horrela lan egitera ohituta ez gaudenez arrakasta handirik ez duela izan uste dugu. Aurkezpenetan informazioa baino ez genuela botatzen uste dut, ezer barneratu barik eta entzuleak ere ez ziren gai aurkezpen hain luzeak jarraitzeko. Azken batean, lana eta aurkezpenak egiteko denbora gehiago beharko genukeela uste dugu, eta gure partetik ardura-maila handiagoa. Bestela, ezingo litzateke proiektu hori aurrera eraman.

No hay comentarios:

Publicar un comentario