Nire taldeari 2 testu eta bi bideo lantzea egokitu zaio. Beraz, oso lan handia egin behar izan dugu. Ni oso pozik nago egindako lanarekin eta uste dut irakasleak egindako lana baloratuko duela eta merezi dugun nota jarriko digula. Besterik gabe guk egindako lana aurkeztuko dizuet.
1. BIDEOA: “Tecnología de
la educación”
Sintesia:
Zer gertatuko litzateke munduan existitzen diren ezagutza guztiak
erabilgarri egongo balira baina modu ez eskuragarri batean? Hezkuntza sisteman
teknologiak izan duen eraginari erreparatzen badiogu, ziurrenik eragina oso
nabarmena izan dela pentsatuko dugu.
Bost hitz gako:
- Hezkuntzaren teknologia
- Alfabetatzea
- Ikasteko nahia
- Motibazioa
- Ikasketa prozesua
Bi galderak:
1.
Etorkizunari begira,
alfabetatze kontzeptua modu izugarrian hedatu beharra dago. Izan ere, hiru
alfabetatze forma existitzen dira zeintzuk, bere osotasunean bateratu behar
diren. Bateraketa honen ondorioz zer lortzen dugu? Zertan datza?
2. Bakoitzak izan duen hezkuntza sistemaren
inguruan hausnartu dezagun. Ikasteko nahia sorrarazi zizuten? Metodologiaz
aldatuko zenuke? Aldatzekotan, zein izango litzateke?
Laburpena:
Proba sistema gaur egun duen espaziotik baina harago eramateko
eginbeharrekoa, modu pasibotik modu parte hartzaileago batera eramatea
da, noizean behin norabaitera hurbiltzearekin bat horrek, ebaluatzen ari garen
ikasleen kapazitateak hobeto ulertzera bideratuko gaituelako. Momentu honetan,
ikasleek teknologia haiena dela sentituko dute.
Kostu, kanpoko faktoreen eta gizartearen teknologia interfazeen arteko
konbinazioak, egoera batera eramaten gaitu, non, ikaslea erabateko egoera
desberdinean hurbildu ahal garen.
Etorkizunari begira, alfabetatze kontzeptua modu izugarrian hedatu beharra
dago. Izan ere, hiru alfabetatze forma existitzen dira zeintzuk, bere
osotasunean bateratu behar diren: pantaila alfabetismoa, hizkuntza
zinematikoaren eta interaktibitatearekin erlazioa duten pare-bat kontzeptu
orekatu edota bateratu behar dira.
Hirugarren alfabetatze bat dago. Alfabetatze hori, hainbeste informaziotik
nola sarean ibiltzean datza. Ikasketa birtualaren barnean interakzio birtuala
aurki ditzakegu. Azken honek, hurrengo mailara mugitzeko ahalmena ematen dio
ordenagailuak ikasleekin harrenean jar daitekeen bitartean.
Beraz ikasteko poztasuna nabarmentzen lortzen badugu, hau da, bai
ikasleei bai gizarte osoari ikasteko desioa sortzen bazaie ziklo berri bati
hasiera ematen diogula esan dezakegu: ERREFORTSUZKO ZIKLO POSITIBOA. Ziklo
horretan poztasunak eta ikasketek modu gehigarrian ikasteko nahia sortzen da
norberaren izaeraren oinarrian.
Oso garrantzitsua da, oraingo umeek aldaketekin aurrera egiten ikastea,
kapazak izan behar dira gauza batetik bestera pasatzeko; hau da, kapazak badira
aldaketa egoera honetara ondo moldatzeko, orduan arrakasta lortu ahal izango
dute.
Ikasleengan ikasteko grina berriro sustatzeko, gurasoekin, zientifiko
teknologikoekin… lan egitea beharrezkoa da. Honen helburua, ikasleria
motibatzen duen giroa sortzea; esate baterako pentsatzeko era desberdin bat
sortuz.
2.
BIDEOA: “Enseñar y aprender en las aulas del siglo
XXI”
Sintesia:
Zelakoa izan beharko litzateke irakaskuntza IKT-ak ezinbestekoak diren
gizarte honetan? Irakasleak pentsaera irekia izanda eta pedagogia berritzaile
bat (IKT-ekin bat datorrena) erabilita, behar ezberdinetara egokitzen den
irakaskuntza- ikaskuntza prozesua lor daiteke.
Bost hitz gako:
- Pentsaera irekia.
- Gizarte aldaketa.
- Teknologia.
- Prestakuntza egokia.
- Pedagogia 2.0.
Bi galdera:
- Zure ustez, gaur egungo gizartean irakasleek eta
ikasleek IKT-en inguruan behar bezala jardun dezaten, ezaugarri (testuak zeazten
ez duen ezaugarriak) bereziren bat izan beharko lukete? Zein? Nola
landu edo garatu beharko litzateke?
- Zergatik dio testuaren egileak TIC-etatik
TAC-etara pasatzea lortu beharko genukeela, azkenik TEP-etara igarotzeko?
Laburpena:
XXI.mendeko klaseak oso anitzak dira eta horren ondorioz irakasleek
pentsaera irekia izan beharko lukete. IKT-ak ezinbestekoak diren mende honetan,
hauek eta pedagogia mota desberdinak bateratzea ezinbestekoa litzateke klase
bakoitzeko ezaugarrietara moldatzeko. Beraz, irakaslearen sormena erabiliz
talde bakoitzarentzat bereziki prestatua dagoen hezkuntza sortzea lor daiteke.
Horretarako, hainbat IKT- eta pedagogia-baliabide aurki ditzakegu :
- Hasteko, gela mota ugari daude eta bakoitzak badu
bere lan egiteko era. Adibidez: gela publikoan Blogger bezalako
plataformak erabiliz eguneroko hausnarketak eta ikasketak portafolio
moduko batean txertatzen dira; sareko geletan, berriz, identitate digitala
sortzen laguntzen diete ikasleei eta horretarako, sare sozialak erabiltzen
dira (Twitter, Facebook, HootCurse…)... Askoz gela mota gehiago daude, eta
horrek, gaur egun dagoen aniztasuna frogatzen du.
- Praktika Komunitateak ere oso baliabide
interesgarria dira hezkuntzarako. Hauetan gai bati buruzko jakin-mina
duten pertsona talde bat elkartu eta horri buruz ikertu, hitz egin, eta
abar egiten dute. Honek kooperazioa bezalakoak lantzeko balio du, izan ere
elkarren arteko konpromisoa eta xede komuna lortzea dute helburu.
- Gaur egungo gizartea etengabe dago aldatzen eta
beraz, ikasleak horretarako prestatu behar dira, hau da etorkizunean
ikasten jarrai dezaten prestatu behar dira. Honi
Life Long Learning deitzen zaio eta alfabetizazio anitzen bitartez lor
daiteke.
- E- Learning 2.0
plataformak erabiltzea ere komenigarria izango litzateke. Hauek nahiko
irekiak, informalak eta pertsonalizatuak baitira, eta komunikazioa era
parte-hartzea bultzatzen dute.
- Umeen garapen maila
kontuan hartu behar da eta hezkuntza egokia jaso dezaten haien hizkuntza
gaitasunera hurbildu beharko litzateke irakaslea. Hau mailaka antolatuta dago eta
Bloom-em Taxonomia erabilita hezkuntza pertsonalizatuagoa eta
norbanakora hurbilagoa lor daiteke.
- Tpack: irakasteko hainbat forma aurki ditzakegu
pedagogian, edukietan eta XXI. mendeko teknologietan zentratzen den
arabera. Hala ere, egokiena funtsezko ikaskuntza da, ikaskuntza on baten
teoria aplikatuta eta teknologiak horren barnean sartuz lortzen dena. Hau
da, aipatutako hiru ezaugarriak proportzionalki batzen edo elkartzean
datza.
Hau guztia lortzeko beharrezkoa da irakasleek hezkuntza egokia jasotzea eta
horregatik unibertsitareari prestakuntza egokia ematea eskatzen zaio:
- Alfabetizazio digitalari lagunduz.
- Informazioaren, komunikazioaren eta
kritikotasunaren gaitasunak garatuz.
- Pentsamenduarekin
zerikusia duten gaitasunak landuz.
- Proiektuetan eta arazoetan oinarritutako
metodologiak erabiliz.
- 2.0 motatako zerbitzuak erabiliz.
- Diziplinartekotasuna eta testuinguruaren
araberako ikaskuntza sustatuz.
Azken batean, Pedagogia 2.0 sortzea da helburua, hau da pertsonalizazioa,
parte-hartzea eta ekimena bateratzen dituen pedagogia mota sortzea. Beraz,
autoreak beharrezkoa ikusten du TIC-etatik TAC-etara pasatzea, eta azkenik
TEP-etara igarotzea. Horrela, garapen eremu handiagoa hartzen da, ahalduntze
handiagoa izaten dute ikasleek eta interakziotik parte-hartzera pasatzea
lortzen da.
1. TESTUA: “De TIC a TAC, el difícil tránsito de una
vocal”
Sintesia:
Aztertutako artikulu honek, ikerketa ezberdinetatik lortutako hainbat
ebidentzien inguruan eztabaidatu eta argudiatzen du. Bertan, garrantzia hartzen
du hezkuntza sistemak izan ditzakeen zailtasunak. Izan ere, informazio
eta komunikazio teknologiak (TIC), ikasketa eta ezagutza teknologiak (TAC)
bihurtu nahi dituzte. Azkeneko prozesua zaildu egiten da ikasgelak betetzen
dituzten ikasleek teknologia eran jaioak direlako, hau da, teknologiak
erraztasunez erabiltzeko gai dira. Beraz, TIC-etatik TAC-etara pasatzeko
ezinbestekoa da irakasleen oinarrizko formakuntza goitik behera eraldatzea.
Bost hitz gakoak:
-
Hezkuntza teknologia
-
Heziketa-aldaketa
-
Hezkuntzaren hobekuntza
-
Hezkuntza politika
-
Irakasleriaren
formakuntza
Bi galdera:
·
Zure ustez TIC-etatik TAC-etara pasatzea, prozesu ezinbestekoa da
etorkizunari begira? Aurrerapauso bat da metodologiari dagokionez?
·
Gaur egungo egoera eta daukagun pentsamendua ikusita, irakaslearia
prestatuta ikusten duzu TAC-ak erabiltzen hasteko? Zergatik? Zer aldaketa
egingo zenituzke?
Laburpena:
Gaur egun TIC-ak pil-pilean egondako gaia izan da, izan ere gobernuak
hezkuntzan horiek bultzatzen saiatzen ari dira. TIC-etatik Tac-etara igarotzea
da hain zuzen ere helburua, komunikazio eta informazio tresnak ikaskuntzarako
prestatzea eta erabiltzea.
Hala ere, testuinguruak hau guztiz zailtzen du. Gizartearen (orokorrean)
pentsamenduak dago. Honen arabera, irakasleak ezagutzen transmisoreak dira,
dena jakin behar dute gero ikasleei irakatsi ahal izateko eta ikas-irakaste
prozesua norabide bakarrekoa dela pentsatzen da, hau da ikasleak dira ikasten
dutenak eta irakasleak berriz, irakasten dutenak. Baina, irakasleek ezin dute
ikasi prozesuan zehar? Eta ikasleek? Hau ere kontuan hartzeko puntua da, izan
ere gaur egungo ikasleak askotan irakasleak baino adituagoak dira teknologia
berrietan, horietan murgilduta bizi baitira. Hau hezkuntzari buruz daukagun
kontzepzio tradizionalak sortua izaten da.
Orokorrean, nahiz eta emaitzak oso ziurrak ez izan, (zabalegiak
izateagatik, ikerketarik ez egoteagatik…), TIC-ek hezkuntzari onurak ekarri
dizkiote hezkuntzari: ikasleen edukien barnerapenean laguntzen dute,
ikaskuntzarekiko jarrera positiboagoa dute, parte-hartzeko gaitasunaren
hobekuntza izaten dute, etab. Baina oraindik bide luzea dago TIC-en erabilera
orokortzen denera arte, eta gainera, hurrengo pausorik garrantzitsuena
gertatzeko (TIC-etatik TAC-etara pasatzea, hain zuzen ere) aldaketa sakona
beharrezkoa da. Alde batetik, umeen parte hartzea eta autoria kotuan hartu
beharko lirateke klasean, eta besteei ezagutza aportatu diezaiekeen ente moduan
hartu beharko genituzke. Beste alde batetik, irakasleek IKT-ei buruzko
formakuntza beharko lukete, hauek era egokian (eta ez ezagutzen transmisore
huts moduan) erabil ditzaten eta azkenik, hezkuntza sistema berrikustea ere
garrantzitsua izango litzateke, hori baita klasean gertatzen denaren oinarria
edo ardatza.
HAUSNARKETA:
Guri burutzeko egokitu zaigun gaia orokorra, Eskola 2.0 praktika onak da. Gure taldea lau pertsonaz osatuta dago, Leire Zabala, Amets Zarraga, Iraitz Zarraga eta Xabier Zarraga, hain zuzen ere. Taldekideek ez dugu inolako arazorik izan lana banatzeko, egin beharrekoak guk geuk ezarritako epeen barruan egiteko, gainontzekoen iritziak kontuan hartzeko, … orduan. Izan ere, gure iritziz besteen iritzia edo pentsamendua kontuan izatea oso garrantzitsua da lana ahalik eta aberatsen geldi dadin eta guztion parte hartzea egoteko. Beraz, eta guzti hau esanda, esan beharrekoa da taldearen lana oso positiboki kalifikatzen dugula.
Bestalde, egokitu zitzaizkigun testuei begira, nahiko errepikakorrak iruditu zaizkigu, guztiek gaia perspektiba beretik jorratzen baitzuten. Gainera, PowerPoint-aren informazioa ateratzeko, zailtasunak izan ditugu ideiak edo argazkiak baino ez zirenez ateratzen ez gaude oso ziur autoreak esan nahi zuena ulertu dugun ala ez. Orokorrean, material interesgarria izan da irakurritakoa, baina gehiegi zela ere iruditu zaigu. Hala ere, testu horiek irakurrita, gai izan gara IKT-ek gizarteari eta beraz, eskolari eman diezazkiekeen etekinak. Kontuz ibili beharko ginateke horrekin eta trebakuntza handia jasoz apurka-apurka eskola testuinguruan txertatu. Horrela, ikasleak hezkuntzaren protagonista izateko aurrerapauso handia egingo genuke, IKTak irakaslearentzat eta orokorrean hitz eginda hezkuntza-sistemarentzat lagungarriak izan daitezkeelako arlo horretan.
Azkenik, Ikasketa Gurpila proiektuari dagokionez, nahiko interesgarria dela iruditu zaigu, baina horrela lan egitera ohituta ez gaudenez arrakasta handirik ez duela izan uste dugu. Aurkezpenetan informazioa baino ez genuela botatzen uste dut, ezer barneratu barik eta entzuleak ere ez ziren gai aurkezpen hain luzeak jarraitzeko. Azken batean, lana eta aurkezpenak egiteko denbora gehiago beharko genukeela uste dugu, eta gure partetik ardura-maila handiagoa. Bestela, ezingo litzateke proiektu hori aurrera eraman.